“Hormigoizko pareta baxua ondo legoke apal gisa”, pentsatu zuen mutilak honen gainean esertzean, “eguzkitarako ukendua gordetzeko egokia”: zementuzko triangelu haren barruan, argiak errebotatu eta airea zartatzen zuen masa trinko bat eratuz. Plazaren erdian, iturri bat zegoen lekuan, nexka batek iturri-muturretik zurrupatzen zuen ura. Nekaturik zegoen mutila eta tragoxka bat behar zuen, bai eta kloro eta karezko infusio bero ura baldin bazen ere. Itxaroten zuen bitartean aurpegitik zerion izerdiarekin hezetu zituen ezpainak. Turbo-k korrika eginarazi egin zion eta ez zeukan jada listurik. Nexka egoera berean aurkitu bide zen. Txakur eme beltz bat zeraman loturik, isatsa mugitzen hasia zena geldiro. Turbo-rengana luzatu zuen bere muturra, eta hura berehala zuen usnaka. Orduan ura edateari utzi eta burua altxatu zuen nexkak. Elkarri batera begiratu eta batera askatu zituzten animaliak. Nexka iturriari oratuta, mutila paretatik. Turbok korrika egin zuen lehenik, libre, ongi etorria egin zion Bala-rengana. Elkar usnatu ziren, oraingoan kontaktuan. Neska bere izterrak ferekatzen hasi zen, gero bularraldea. Zakurrak elkar-miazkatzen. Mutilak sabela, besoak eta belarriak igurtzi zituen xuabe-xuabe... Kolpe batean kateatu ziren. Bala azpian, Turbo bere gainean. Gazteak beren eserlekuan tinkatu ziren, gertatzen ari zena ezin sinetsiz. Bala eta Turbo erreboluzionatuta zebiltzan, begiak erdi-itxirik zituztela biak ere. Mutilaren gorputza espasmo-jario bat zen, pareta gainean mantentzen saiatzen zena, zakurrak arnasestu etengabean zirautenean. Mutilak hortzak estutu eta horma eskuekin heltzen zuen, bere oinetako bat errepike-bizi eta intermitentean zebilen bitartean. Beste berna, xut zegoena, lurreraino lasatu zen, justu Turbok eta Balak berena amaitzean. Nexkak hankak txabal-txabal zituela, iturrian erorita begiratu zuen joaten, esku bat bere zakurraren buru gainean zuela. Ur-txorrotadak bizkarra bustitzen zion, jertsea blaituz.
irakurri osoa...
Nexkak eskua soltatu eta hatz bat ezpainartean sartu zuen. Gero, hasperen bat itotzearren, hozkatu egin zuen. Olatu lehor, hazkor eta kontrolaezin batek eztanda egin zuen. Bi eskuekin teinkatuz, nikia lepora beheraka zekarrenean korritu zen, eta ipurdiz gora erori zen iturrira, iturri-muturreraino irristatuz.
Jeitsi eta, belaunak erdi-tolestuta, zakurrak arrastaran zeramala ia, joan zen mutila.
Ferran Cerdans Serra, "Sexe per animal"
Ostiela!, 2000eko udaberria, 17. zenbakia
Jon Arano-ren itzulia
dissabte, 16 de maig del 2009
"animalezko sexua", ipuin
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada